lunes, 18 de febrero de 2013

DIARIO VASCO 14 de Febrero «Pilotari indarra emateaz gain, ondo jartzen ere jakin behar da»

http://deportebase.diariovasco.com/actualidad/2013-02-15/pilotari-indarra-emateaz-gain-ondo-1850.html

 

«Pilotari indarra emateaz gain, ondo jartzen ere jakin behar da»

Padelean etorkizun handia dute Sandra Enjuto, Irene Arzamendi eta Juncal Aizpurua, 15 urteko gipuzkoarrek

Ezkerretik eskuinera, Sandra, Irene eta Juncal, Donostiako 'Padel 4' izeneko padel-pistetan. :: unciti

Kirol berria da padela beste askorekin alderatuz, baina horrek ez du esan nahi jarraitzaile gutxi duenik. Gipuzkoan asko dira jokatzen ikasi dutenak eta etorkizun handiko jokalariak ere badaude, besteak beste, Sandra Enjuto, Irene Arzamendi eta Juncal Aizpurua.

-Zuek, Sandra eta Irene, hirugarren denboraldia daukazue elkarrekin, ezta?

-Sandra Enjuto: Hala da, bai, eta abantaila handia izan daiteke aurkarien aurrean. Ez da ohizkoa gure adinean hainbeste denbora elkarrekin eramatea. Gainera, ikastetxe berera goaz eta egun osoa ematen dugu elkarrekin. Nahiko ondo konpontzen gara gure artean eta bion arteko harreman hori nabaritu egiten da gero pistan.

-Aurredenboraldian zaudete orain...

-Irene Arzamendi: Joan den irailean Espainiako txapelketa jokatu genuen, baina ez ginen gustura geratu egindako lanarekin. Hirugarren postua lortzeko aukerak izan genituen, baina galdu egin genuen azken partida bikote andaluziar baten kontra. Oso lehia orekatua izan zen, borrokatua, baina hirugarren seta galdu eta laugarren postuarekin konformatu behar izan genuen azkenean.

-Martxoaren lehen asteburuan daukazue denboraldiko lehen hitzordu garran-tzitsua...

-S.E.: Badajozen jokatuko da denboraldiko lehen txapelketa nazionala eta bertan izango dira probintzia bakoitzeko bikoterik onenak. Gure kasuan, ez dugu sailkapenik lortu behar izan. Espainiako txapelketan lortutako emaitzak eramango gaitu zuzenean Badajozera. Kontutan hartu kadete mailako lehen urteko bigarren bikote onena izan ginela eta horregatik, zuzenean sailkatu gara.

-I.A.:  Finalean sartzea izango da helburua Badajozen. Horrek hurrengo txapelketan zuzenean  sartzeko aukera emango liguke eta. Hori bai, ezin dugu fidatu eta ezin dugu hara joan pentsatuz partidak erraz irabaziko ditugunik. Lehen urteko kadeteek asko jokatzen dute eta irabazteko presioa geurea izango da gainera!

-Juncal Aizpurua: Nire kasuan, Gasteizen lortu behar izan dut Badajozera joateko txartela. Nuria Diez asturiarrarekin jokatu dut eta sentsazioak onak izan dira lehen txapelketa honetan. Alebin mailan elkarrekin jokatu genuela nabari-tzen da. Orduan Espainiako eta munduko azpitxapeldun izan ginen eta orain ere ondo hasi gara. Badajozen finalean sartzea izango da helburua, baina oso zaila izango da bidean Marta Ortega madrildarrarekin topatzen baldin bagara.

-Sandra eta Irene, Euskadiko txapelketan arantza bat daukazue sartuta...

-S.E.: Hiru urtez jarraian irabazi genuen, baina iaz azpitxapeldun izan ginen. Juncalen kontra galdu genuen finala eta titulu hori berreskuratzea izango da urteko beste helburuetako bat.

-I.A.: Urte gorabeheratsua izan zen iazkoa. Entrenatzailez aldatu genuen eta padelean benetan jokatzen hasi ginen. Jokatzeko modua aldatu genuen eta pilotari indartsu jotzetik kolokatzen hastera pasatu ginen. Bolada onak eta txarrak izan genituen, denetatik pixka bat.

-J.A.: Euskadiko txapelketa Cristina Gonzalez bizkaitarrarekin jokatu nuen nik. Oso maila onean aritu ginen.

-Bestalde, Sandra eta Irene, zuek Gipuzkoako txapeldun irten zarete maila absolutuan, ezta?

-S.E.: Bai. Historian lehen aldia izan da gure adineko neskek irabazi duguna.

-Espainiako  txapelketan zein izango da helburua?

-I.A.: Asmoa, beti bezala, irabaztea izango da, baina zaila izango da Marta Ortega mendean hartzea.

-S.E.: Gehienez, hirugarren eta laugarren postuak erabaki-tzeko lehiara iritsi gara aurreko urteetan.

-J.A.: Iaz azpitxapeldun izan nintzen, finalerdietan Sandra eta Ireneri irabazi eta gero. Oso partida parekatua izan zen.

-Lau urtean behin, munduko txapelketa jokatzen da. Non eta noiz izango den?

-J.A.: Nik entzun dut aurten Espainia ez dela joango.

-I.A.: Bai, nik ere entzun dut zerbait. Federazioan arazoak dauzkatela eta ez dela ordezkaririk izango.

-S.E.: Horrela baldin bada, berri txarra litzateke guretzat. Munduko txapelketara joatea beti da gauza ederra.

-Zergatik gustatzen zaizue padela?

-S.E.: Ondo pasatzen dugulako egiten dugu kirol hau. Hori da motibazio nagusia. Aurkariekin lehian ibiltzea gusta-tzen zaigu. Nik lehen tenisa egiten nuen, baina gehiago gustatzen zait garaipenak eta porrotak, pozak eta etsipenak, beste norbaitekin konparti-tzea.

-J.A.: Ni ere tenisa egiten hasi nintzen bost urterekin eta ni tenisean nenbilen bitartean, gurasoak padelean jokatzen hasi ziren. Ondo pasatzen zutela ikusi nuen eta ni ere animatu egin nintzen. Nik oso ondo pasatzen dut eta gainera, Espainia osoko jende asko ezagutzen dut kirol honi esker.

-Zer behar da padelean?

-I.A.: Jende askok uste du nahikoa dela pilota indartsu astin-tzearekin, baina askoz gehiago da padela.  Azkarra izan behar duzu pilota non kokatu behar den jakiteko. Aurkariaren ahuldadeak ezagutzeak ere asko laguntzen du.

-J.A.: Burua behar dela esango nuke. Zure bikotearekin ondo elkar ulertzea ere funtsezkoa da. Bietako bat gehiegi huts egiten ari bada, besteak animatu egin behar du, konfidantza eman behar dio.

-Entrenatzaile desberdinak dituzue, ezta?

-S.E.: Bai. Irenek eta biok Alfonso Zayasekin entrenatzen dugu. Zorro-tza da, baina oso gustura gaude gurekin egiten ari den lanarekin. Astearte eta ostegunetan entrena-tzen dugu. Aurretik egiten ditugu etxeko-lanak.

-I.A.: Ondo antolatuz gero, den-dena egiteko astia ematen du egunak.  Ondo antolatu behar da, hori bai!

-J.A.: Ados nago ni ere. Nire kasuan, Iñigo Iragorri da nire entrenatzailea eta oso gustura nabil berarekin. Hasi nintzenetik nabil berarekin eta ahal duen bakoitzean etortzen da nire txapelketak ikustera.

martes, 5 de febrero de 2013

Conexión Vasco-Asturiana





La conexión Vasco- Asturiana funciona. Ejemplo claro son Juncal y Nuria en Padel y Samuel Sanchez en el equipo ciclista  Euskaltel.

A Jorge tambien le estamos formando en San Sebastian. Raiz Asturiana con formación Vasca, EXITO SEGURO.